Lehen hondakindegia zena, gaur egun parke flubiala da
Areatzeko meandroan gaude, Huarte herrian. Antzina hondakindegi izan zen gune hau, baina gaur egun naturak bereganatu du, Nafarroan erregistratutako lehen CO₂ xurgagune bihurtu arte.

Hau da, isurtzen duen baino karbono dioxido gehiago xurgatzen duen gunea da: landareek CO₂a hartzen dute eta egurrean zein lurrean metatzen dute. Beste modu batean esanda, airea garbitzen laguntzen dute eta klima-aldaketaren aurkako borrokan lagungarri dira.

Gainera, intsektuentzako hotel bat jarri da, inguruko polinizazioa indartzeko.

Eremu guzti hau uholde-eremua da, eta ibaiari aukera ematen dio handitzen denean bere lekua hartzeko; horrela, uholdeek herriko erdigunera iristea saihesten da.
Ertzaren indartze naturala
Ingurunea lehengoratzeko lanetan, Krainer horma bat jarri zen ibaiertzean.

Enbor eta lur geruzek osatutako egitura da, urak ertza eraman ez dezan. Denborarekin, landarediak estaltzen du eta paisaian bertan integratzen da.

