Ibaia, energia eta bizitzaren iturri
Lehen batana 1544an jarri zen martxan, XII. mendeko irin-errota zahar baten gainean. Garai hartan, hemen egiten ziren ura iragazten ez zuten arropak: ehunak etengabe makil handiekin kolpatuz trinkotzen ziren, eta horrela lortzen zuten iragazgaitzak izatea.

Mendeetan zehar, Atarrabiako batanak Hirutasun Santuko ur-jauzia baliatu zuen bere makinaria mugitzeko. Ibaiaren indar berak beste errota batzuk eta inguruko tailerrak ere martxan jarri zituen. Gainera, leku honek berebiziko garrantzia zuen: hemen batzen ziren Done Jakue bideko adar nagusi bi, Frantziatik zetorrena eta Baztanetik jaisten zena.
Batanegilearen lana
Batanegilearen lana Nafarroan dokumentatutako zaharrenetako bat da, XII. mendera arte iristen dena. Hemen lantzen ziren oihal lodiak eta artilezko ehunak, gero urari eta hotzari aurre egingo zieten jantzi sendoak egiteko erabiltzen zirenak. Ofizio hartatik dator Atarrabiako herritarrei gaur arte laguntzen dien goitizen goxoa: “Traperuak”.

Bizitza askoko batana
Itxita geratu ostean, pilategia hainbat erabilera izan zituen: taberna izan zen, larrugintza-tailerra, regaliz-errota eta baita paper-pastarako egur-lantegia ere. XIX. mendearen erdialdetik aurrera, Atarrabiako industria papereraren funtsezko pieza bihurtu zen. Gaur egun, berrituta, Ibai Parkeko erakusketa-gunea da, eta bertan ezagut daiteke haren ibilbide guztia.
Ecosistema flubiala

Ingurunea ibai-ekosistemaren parte da: bertako landaredia, uretara lotutako fauna eta antzinako ur-kanalak ditugu hemen. XX. mendearen hasieran, gainera, herritarrek bainu-leku gisa ere erabiltzen zuten tokia.
