Jarraian, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritako informazio-betebeharra garatzen da, Iruñerriko Mankomunitatean egindako tratamendu-erregistroei dagokienez.

Pribatutasun abisuaren bidez, erabiltzaileei, datu pertsonalen titularrei, beren datuen tratamenduari buruzko alderdi espezifikoen berri ematen diegu; tratamenduen helburuak, dagozkien eskubideak gauzatzeko harremanetarako datuak, informazioa gordetzeko epeak, datuen tratamendurako legitimatzen gaituen araua eta egindako datuen komunikazioak, besteak beste.

MCP INFORMAZIOA

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Identitatea: Iruñerriko Mankomunitatea

Posta helbidea: Rincón de la Aduana kalea, 12. 31001 – Iruñea

Telefonoa: 948 42 32 42

Posta elektronikoa: privacidad@mcp.es

HELBURUA, LEGITIMAZIOA ETA HARTZAILEAK

Iruñerriko Mankomunitateak jakinarazi nahi du zertarako erabiliko dituen jasotako datu pertsonalak, zertan oinarritzen den datu pertsonalak tratatzeko eta hirugarren entitate eta erakundeei jakinaraziko zaizkien.

SEGURTASUNA

Iruñerriko Mankomunitateak hartutako segurtasun neurriak DBEOren 32. artikuluan ezarritakoaren arabera eskatzen direnak dira. Ildo horretan, Iruñerriko Mankomunitateak, kontuan hartuta teknikaren egoera, aplikazio kostuak eta tratamenduaren izaera, irismena, testuingurua eta helburuak, bai eta pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako probabilitate eta larritasun arrisku aldakorrak ere, neurri tekniko eta antolatzaile egokiak ditu ezarrita, dagoen arriskuari egokitutako segurtasun maila bermatzeko.

Nolanahi ere, Iruñerriko Mankomunitateak mekanismo nahikoak ditu honetarako:

Tratamendu sistema eta zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna eta erresilientzia iraunkorra bermatzea.

Gorabehera fisiko edo teknikoren bat izanez gero, datu pertsonalen eskuragarritasuna eta sarbidea azkar berrezartzea.

Tratamenduaren segurtasuna bermatzeko ezarritako neurri teknikoen eta antolaketa-neurrien eraginkortasuna egiaztatzea, ebaluatzea eta balioestea, erregulartasunez.

Datu pertsonalak seudonimizatzea eta zifratzea, hala badagokio.

ADINGABEAK

Iruñerriko Mankomunitateak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, dela zerbitzuak eskatzeko web formularioak betez, dela harremanetarako formularioak betez, dela mezu elektronikoak bidaliz.

Beraz, datu pertsonalak bitarteko horiek erabiliz ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla edo, bestela, aitaren/amaren eta/edo legezko tutoreen baimena dutela.

ESKUBIDEAK

Datuen babesari buruzko araudiak hainbat eskubide ematen dizkie datuen titular diren interesdunei.

Hauek dira interesdunek dituzten eskubideak:

Datuak eskuratzeko eskubidea: beren datuak tratatzen ari ote diren, egiten ari diren tratamenduaren helburua, kasuan kasuko datu-kategoriak, hartzaileak edo hartzaile-kategoriak, datuak kontserbatzeko epea eta datuen jatorria.

Zuzentzeko eskubidea: datu pertsonal zehaztugabeak edo osatugabeak zuzentzeko eskubidea.

Ezabatzeko eskubidea: datuak ezabatzeko eskubidea, honako kasu hauetan:

Datuak jada ez direnean beharrezkoak bildu ziren xederako

Horien titularrak baimena kentzen duenean

Interesduna tratamenduaren aurka dagoenean.

Legezko betebehar bat betetzeko ezabatu behar direnean

Datuak informazioaren gizarteko zerbitzu baten bidez lortu direnean, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduko 8 1. atala.

Aurka egiteko eskubidea: arduradunak bere datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea. Eskubide hori ez da absolutua, eta, beraz, erantzuleak datuak tratatzen jarraitu ahal izango du, baldin eta interesdunaren interesen, eskubideen edo erreklamazioak formulatu, gauzatu eta defendatzeko arrazoien gainetik dauden arrazoi legitimoak froga baditzake.

Mugatzeko eskubidea: datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean:

Interesdunak datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen duenean, enpresari datu horien zehaztasuna egiaztatzeko aukera ematen dion epe batez.

Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesduna datuak ezabatzearen aurka dagoenean.

Enpresak datuak jada ez dituenean behar jaso ziren helburuetarako, baina interesdunak datu horiek behar dituenean erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko.

Interesduna tratamenduaren aurka agertu bada, enpresaren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.

Eskubidea du kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, Jorge Juan kalea, 6, 28001 (Madril) helbidera idatziz edo haren egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es.).

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko zalantzarik baduzu edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziara joan aurretik erreklamazioa aurkeztu nahi baduzu, jarri harremanetan gure Datuak Babesteko Delegatuarekin gure egoitzan edo idatzi pribatutasuna@mcp.es helbidera.

Iruñerriko Mankomunitateak herritarrei jakinarazi nahi die zertarako erabiliko dituen jasotako datu pertsonalak, zertan oinarritzen den datu pertsonalak tratatzeko eta hirugarren entitate eta erakundeei jakinaraziko zaizkien. Horregatik, ADIERAZI datako Tratamendu Jardueren Erregistroak argitaratzen ditu jarraian.

(Sartu esteka)

Azken eguneratzea: 2026ko otsaila

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.