Eguneroko zubia
Arletako zubia eraikin xumea da, bertako jendearen erabilera pribaturako egina.

Esteribarko herriak Argaren ertzeko ibarrekin lotzen zituen bide-sare tradizionalaren parte izan zen.
Ibai ondoko nekazaritza-paisaia
Ingurunea Nafarroako nekazaritza-paisaiaren adibide garbia da: ibai ondoko ordoki emankorra, laborantza-sailak, zuhaixka-lerroak eta soroen arteko bideak.

Lurralde baten memoria
Oso gertu dago Arletako jaurerria, gaur egun jabetza pribatua. Antzina etxea eta lurrak zituen jaurerri bat zen, eta bertatik antolatzen ziren inguruko soroak eta bideak.

